About me / Aurkezpena

 

 

htmlrich_fichimagen.jpg              Gema Arrugaeta  argazkilari profesionala.

Naturarekiko eta bidaiekiko grina berezia du, eta, hain zuzen horregatik, espezialitate horien alde egiten du haren aukeraketaren balantzak.

Esperientzia zabala du munduko hainbat paisaia, herrialde eta kulturatan. Argazkilaritza-lan ugari egin ditu leku askotan, hala nola Peru, Bolivia, Amazonas, Argentina, Txile, Norvegia, Suedia, Finlandia, Sami (Laponia), Danimarka, Italia, Frantzia, Maroko, Tanzania, Nepal, Tibet, Himalaya eta Sri Lankan.

Natura eta gizarte-gaiak ardatz dituzten 6 libururen egilea da, eta hainbat erakunde publikok eta pribatuk egin dituzten liburu eta argitalpen anitzetan parte hartu du. Gainera, Estatuko eta nazioarteko aldizkari askotan kolaboratzen du.

13 dokumental egin ditu askotariko formatuetan, eta 10 museo tematikotan baino gehiagotan daude Gema Arrugaetaren argazkiak. Argazkilaritza-mintegietan irakasle ibiltzen da, eta argazki-erakusketak ere egiten ditu bere jardun profesionalean.

Al Filo de lo Imposible telebista-programako argazkilari jardun du Nepalen eta Tibeten.

170.000 argazkitik gorako artxibo propioa du, eta berak kudeatzen du.

Gema Arrugaetarentzat, benetan gozagarria da argazkilari-lana; lanbide bat baino gehiago, bizitza-aukera bat da, bizitzeko modu zirraragarri bat.


eu en es fr
copyright © Gema Arrugaetacreado en Bluekea